Rafael Berrio (Donostia, 1963-2020) musikari eta abeslariaren omenezko kontzertua eskainiko dute haren lagun musikariek. Rafa Rueda, Charly & Pavlyuchenko, Amateur, Virginia Pina, La Oreja de Van Gogh, Petti, Paul San Martin, Sanchís y Jocano, Mursego, Abraham Boba, Julia-Cristina, Txetxo Bengoetxea, Joseba Irazoki, Miren Iza, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo talde eta bakarlariek Berrioren abestiak abestuko dituzte, Joserra Senperenak, Karlos Aranzegik, Fernando Neirak eta Joseba Irazokik emanaldirako propio osatutako taldearekin batera.
Berrio funtsezko musikaria izan da Donostiako musika eszenan. UHF, Deriva eta Amor a traición taldeetako kide zela, maxi bat eta lau LP grabatu zituen. 2011tik aurrera, bere izenarekin, 1971, Diarios, Paradoja edo Niño futuro bezalako ezinbesteko diskoak argitaratu zituen. 2017an Pablo Sorozabal eta Pío Barojaren Adiós a la Bohemia zartzuela egokitu zuen Joserra Senperena piano-jotzaile eta lagunarekin, eta Ángela Molinarekin batera aurkeztu zuten antzoki honetan bertan.
Informazio gehiago: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=12&id=99496&Itemid=21&lang=eu