RUEDA > diska berria / nuevo disco / new album

Diska berria kalean da!

“RUEDA” deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu.

rueda-disko-azala
Diska berria kalean da

Rueda (2020)

“RUEDA” deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu.

Jon Agirrezabalaga (WAS) izan da ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna. Bilboko “El Tigre” estudioan burutu dute lana.

Bereziki nabarmendu gura genuke 30 ahots gaztez osatutako “Euskaria” abesbatzak hainbat kantutan hartu duela parte, RUEDA diskoan musika tresna-nagusia ahotsa den seinale.

‘RUEDA’ es la nueva firma del cantautor munguiarra Rafa Rueda. Guitarra, voz, electrónica y literatura se unen para publicar un álbum de 8 canciones de corte minimalista. Letras de Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea y Elena Olabe se funden con los acordes y disonancias del compositor, para brindarnos un disco que marca un antes y un después en la carrera de Rueda.

Se ha grabado en los estudios ‘El Tigre’ de Bilbao, producido por Jon Agirrezabalaga (WAS).

Cabe resaltar la colaboración del coro “Euskeria” de la Sociedad Coral de Bilbao compuesto de 30 voces jóvenes que da buena cuenta del peso que la voz tiene en este trabajo.

“RUEDA” is the name of Rafa Rueda’s new project. He has linked guitar, voice, electronics and literature in the eight songs that make up his sixth long-form solo work. In it he has set to music texts by Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea and Elena Olabe.

Jon Agirrezabalaga (WAS) handled artistic production, recording and electronics. They completed the work at the “El Tigre” studio in Bilbao.

We’d especially like to emphasize the participation in a number of songs of the 30 young voices that make up the “Euskaria” chorale, emblematic of voice as the major musical instrument on RUEDA.

Rafa Rueda

Bio

Rafa Rueda (Mungia, 1972) euskal abeslari eta gitarrajole bizkaitarra da, poprock arlokoa. Halaber, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan zen eta 2015etik aurrera Zarauzko Lou Topet taldeko gitarrista ere bada.

Rafa Rueda Pi.L.T. taldeko abeslari eta gitarrajole gisa eman zen ezagutzera 1990eko hamarkadan, batez ere Hil da jainkoa kantu arrakastatsuari esker, baina azken urteotan metal musika baztertu eta pop-rockarekin lotutako bakarkako ibilbidea garatu du. Hain zuzen, Pi.L.T.-en etenaldi bat aprobetxatu zuen bere bakarkako lehen diskoa grabatzeko, beste hiru musikariren laguntzarekin: David Gonzalez baxu jotzaile eta Pi.L.T.-eko taldekidea – Berri Txarraken ibilitakoa-, Joakin G. Pikaza gitarrista –Ama Say eta Zein? taldeetan aritutakoa- eta Borja Barrueta bateria jotzailea. Kea (Metak) izenburua jarri zion hamar kantuz osaturiko lanari. Pi.L.T.-en diskoen soinu esperimentaziotik urruti, kantuak biluztera jo zuen Ruedak bakarkako lehen diskoan. Jeff BuckleyElvis Costello edota The Beatlesen eragina jaso zuen Ruedak kantu haietan.

Hiru urte geroago heldu zen Saredun eskua (Gaztelupeko Hotsak, 2006), bere bigarren diskoa, baina horren aurretik Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko diskoa koordinatu zuen: Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005). Hainbat kantarik parte hartu zuten diskoan, eta Rafa Rueda ekoizpen artistikoaz arduratu zen, Kanta ariña abestia sortu eta grabatzeaz gain. Disko hartako musikariekin grabatu zuen Saredun eskua –David GonzalezRufo Urbina eta Mikel Azpiroz (Lau BehiElkano Browning Cream)- eta zenbait lagunengana jo zuen hitzak osatzeko: Gotzon BarandiaranJon BenitoKirmen Uribe eta Edorta Jimenez idazleak, Unai Iturriaga bertsolaria…

Urte berean Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudiora itzuli zen Rueda, Txuma Murugarren eta Petti kantariekin batera partekatutako Hauxe diskoa (Gaztelupeko Hotsak) grabatzeko. Bakoitzak bina abesti grabatu zituen. Ruedarenak: Hodeietan eta Boga boga herrikoiaren moldaketa.

Hirugarren diskoarekin autoekoizpenaren bidea hartu zuen Ruedak. Zuhaitz okerretan gora noa (2008) AEBetako musikariekin grabatu zuen, Jonan Ordorika soinu teknikariaren eta Fernando Saunders baxu jotzailearen arteko adiskidetasunaren ondorioz. Lou Reeden taldeko musikariaz gain, Jane Scarpantoni biolontxelo jotzailea (Lou Reed, Bruce SpringsteenSheryl CrowPatti Smith eta beste hainbatekin aritutakoa), J. T. Lewis bateria jotzailea (Marianne FaithfullLiving ColourHerbie Hancock, Lou Reed…) eta Zeljko McMullen soinu artista izan zituen ondoan Ruedak. Baita Joseba Irazoki gitarrista nafarra ere (Atom Rhumba, Petti…). Loturak kantua aukeratu zuten singlea izateko eta Mikel Clementek zuzendu zuen bideoklipa. Diskoko hamar kantuen artean John Cale galestarraren (The Velvet Underground) Paris 1919 kantuaren bertsio bat dago.

Enaren geometria (2011) izan zen Ruedaren bakarkako laugarren eta. Etengabe aldatzen ibiltzearen kontzepuaren inguruko diskoa zen, Ruedak berak aurkezpenean azaldu zuenez. Ohi bezala, Jonan Ordorikarekin grabatu zuen Azkaraten, baina musikari taldea eraberritu zuen: Txus Aranburu eta Arkaitz Miner (Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika…), Iban Urizar (Amorante, Andrakan, Cafe Teatro…), Jaime Nieto, eta PI.L.T.-en taldekide izandako Jose Manuel Sampedro Xanpe. Aurrekoa bezala, autoediziora jo zuen Ruedak diskoa argitaratzeko, baina kasu honetan bere webgunean eta kontzertuetan bakarrik jarri zuen salgai. Ez al dakizu izan zen diskotik ateratako singlea.

2017an Hiri kristalezkoa diska aurkeztu zuen, hamar kantuz osatutako hiriaren inguruko lan kontzeptuala. Abestiak hainbat idazlek idatzi zituzten: Harkaitz CanoUnai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza eta Leire Bilbao tartean. Abestietako bateko letra berea da, ordea. Diskoan Jaime NietoTxus Aranburu eta Ander Zulaika musikarien lanarekin kontatu zuen eta Elkar estudioan grabatu zuen Jon Aguirrezabalagaren ekoizpenarekin.

2020koa du “RUEDA” ( ZART) bere azken proiektua, hemendik aurrera bere marka bihurtuko dena. Gitarra, ahotsa eta elektronika oinarri duten 8 kantuz osatua, Joseba Sarrionandia, Elena Olave, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Audre Lorde, Inge Müller eta Josu Goikoetxearen poemak kantu bihurtu ditu Bilboko Koral Elkartearen “Euskeria” abesbatzaren kolaborazioarekin eta berriz ere Jon Aguirrezabalaga ekoizle.

Bakarlari moduan grabatutako diskoekin tartekatzuz, poesia eta musika ustartu duten hainbat ikuskizunetan hartu du parte. 2003. urtean Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna sortu zuen Kirmen UribeMikel UrdangarinBingen Mendizabal (NahikoHertzainak) eta Mikel Valverde marrazkilariarekin batera. Hamar urte geroago, taldea berriz elkartu zen Jainko txiki eta jostalari hura sortzeko eta taularatzeko. 2010. urtean Haragizkoa ikuskizuna martxan jarri zuten Ruedak eta Edorta Jimenez idazleak. Omar Nabarrok -Jimenezek poesia lanak sinatzeko erabiltzen duen heteronimoa- urte berean kaleratutako Haragizko amoreak (Susa) liburuko poemak musikatu zituen Ruedak, eta Jaime Nieto baxu jotzailearen eta Joseba Barrenetxea argazkilariaren laguntzaz ikuskizuna osatu zuten. Ondoren, disko batean jaso zuten elkarlana

Horrez gain, Gabrielen lekua sentikarian (2013) parte hartu du Ruedak. Musika, bertsoa, antzerkia eta poesia biltzen ditu Gabriel Arestiren omenez sortutako ikuskizun honek, eta Ruedaz gain, Andoni Egañak, Alain Urrutiak, Iraia Eliasek, Ainhoa Alberdik eta Oier Guillanek hartzen dute parte.

2017koa du ere HARIAK sentikaria, Yoseba Peña idazlearen izen bereko liburuan oinarritua eta Iraia Elias aktorea eta Nahikari Gabilondo bertsolariarekin batera taularatua.

Ekoizle gisa, Petti, Txuma Murugarren, Anje Duhalde, Jon Enbeita edo Kokein bezalako taldeekin lan egin izan du.

Antzerkirako musika lanak ere egin ditu: Lauaxeta herri opereta (Maskarada, 2005), Otehitzari biraka -Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalekin batera- (KukaiTanttaka, 2006), Ohean (Maskarada, 2008) eta Antartikako lorea (Erre produkzioak, 2010). Halaber, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugako ospakizunen barruan, Hemen gaude ikuskizunaren alderdi musikalaz arduratu zen Rueda. 2017an Lua Kastore (Ma kolektiboa) antzerki eta dantza garaikidea uztartzen zuen obraren musika konposatu zuen Aritz Aranbururekin elkarlanean. 2021 Artxipielagoa ( Ulu media) fikziozko podcast-aren soinu banda sortu du ere Aritz Aranbururekin elkarlanean baita.

Egun, ZART sortzaileen plataformaren kidea da Harkaitz Cano, Elizabeth Macklin, Alain Urrutia eta Mikel Urdangarinekin batera.

Rafa Rueda (Mungia, 1972) es un cantante y guitarrista vasco. También fue cantante de Broken Bihotz y Pi L.T.

Se dio a conocer como cantante y guitarrista del grupo PI L.T. en la década de 1990, sobre todo gracias a su exitoso tema Hil da jainkoa, pero en los últimos años, tras dejar a un lado la música metal, ha desarrollado una carrera en solitario ligada al pop-rock. Fue, precisamente, una pausa de PI L.T. la que le llevó a  grabar su primer disco en solitario con la ayuda de otros tres músicos: el bajista David González, miembro de PI L.T. – ex-miembro de Berri txarrak -, el guitarrista Joakin G. Pikaza -formado en los grupos Ama say y Zein? – Y el batería Borja Barrueta. KEA (Metak) es un trabajo compuesto por diez canciones. Lejos de la experimentación sonora de los discos de PI L.T., Rueda se lanzó a desnudar las canciones en su primer disco en solitario con influencias de Jeff Buckley, Elvis Costello o The Beatles.

Tres años después llegó Saredun eskua (Gaztelupeko Hotsak, 2006), su segundo disco, pero antes coordinó el disco de homenaje al poeta Estepan Urkiaga Lauaxeta: Ehungarrenean hamaika-Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005). En el disco participaron varios cantantes y Rafa Rueda se encargó de la producción artística, además de crear y grabar la canción Kanta ariña. Grabó Saredun Eskua con los músicos de aquel disco -David González, Rufo Urbina y Mikel Azpiroz (Lau Behi, Elkano Browning Cream) – Y recurrió a varios amigos para los textos: los escritores Gotzon Barandiaran, Jon Benito, Kirmen Uribe y Edorta Jiménez, el bertsolari Unai Iturriaga…

Ese mismo año regresó al estudio Katarain de Azkarate (Navarra) para grabar el disco Hauxe (Gaztelupeko Hotsak), compartido con Txuma Murugarren y Petti. Cada uno grabó dos canciones. De sus manos salieron Hodeietan y la adaptación de la popular Boga Boga.

Con su tercer disco Rueda tomó el camino de la autoproducción. El disco Zuhaitz okerretan gora noa (2008) fue grabado con músicos estadounidenses gracias a la amistad entre el técnico de sonido Jonan Ordorika y el bajista Fernando Saunders. Además del músico de Lou Reeden, contó con la violonchelista Jane Scarpantoni (con Lou Reed, Bruce Springsteen, Sheryl Crow, Patti Smith, etc.), el batería J. T. Lewis (Marianne Faithfull, Living Colour, Herbie Hancock, Lou Reed…). En el disco también participó el guitarrista navarro Joseba Irazoki (Atom Rhumba, Petti…). Entre las diez canciones del disco se encuentra una versión del tema Paris 1919 del galés John Cale (The Velvet Underground).

Enaren Geometria (2011) fue la cuarta entrega en solitario de Rueda. Era un disco sobre el cambio constante, según explicó el propio Rueda en la presentación, y fue él mismo el autor de las letras del disco. Como viene siendo habitual, grabó con Jonan Ordorika en Azkarate, pero reformó el grupo de músicos: Txus Aranburu y Arkaitz Miner (Tapia y Leturia, Ruper Ordorika…), Iban Urizar (Amorante, Andrakan, Cafe Teatro…) Joseba Irazoki y Xanpe (Pi L.T:). Al igual que en su anterior trabajo, Rueda recurrió a la autoedición para publicar el disco, pero en este caso sólo lo puso a la venta en su web y en los conciertos. Ez al dakizu fue el single extraido del disco.

En 2017 presentó el disco Hiri kristalezkoa (Elkar 2017), un trabajo conceptual sobre la ciudad compuesto por diez canciones. Las canciones fueron escritas por varios escritores: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza y Leire Bilbao. En el disco contó con el trabajo de los músicos Jaime Nieto, Txus Aranburu y Ander Zulaika y fue grabado en el estudio Elkar con la producción de Jon Aguirrezabalaga.

De 2020 es su último proyecto “Rueda” (zart), que a partir de ahora se convertirá en su marca artística. El trabajo está compuesto por 8 temas cimentados sobre guitarra, voz y electrónica. Los textos corren a cargo de Joseba Sarrionandia, Elena Olave, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Audre Lorde, Inge Müller, Josu Goikoetxea y el mismo Rueda, y ha contado con la colaboración del coro “Euskeria” de la Sociedad Coral de Bilbao así como con la producción de Jon Aguirrezabalaga.

También ha participado en varios espectáculos en los que confluían poesía y música. En 2003 creó el espectáculo Zaharregia, txikiegia agian junto a Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal (Nahiko, Hertzainak) y el dibujante Mikel Valverde. Diez años después, el grupo se reagrupa para crear y poner en escena Jainko Txiki eta Jostalari Hura. En 2010 Rueda y el escritor Edorta Jimenez pusieron en marcha el espectáculo Haragizkoa. Rueda interpretó poemas de Omar Navarro -heterónimo con el que Jiménez firma obras de poesía- del libro Haragizko Amoreak (Susa), publicado el mismo año, y con la ayuda del bajista Jaime Nieto y el fotógrafo Joseba Barrenetxea. Posteriormente, la colaboración se plasmó en un disco

Además, Rueda ha participado en Gabrielen Lekua (2013). Este espectáculo fue creado en homenaje a Gabriel Aresti y conjuntaba música, bersolarismo, teatro y poesía con la participación de Andoni Egaña, Alain Urrutia, Iaraia Elias, Ainhoa Alberdi, Oier Guillán y el propio Rueda.

De 2017 es también Hariak, otro espectáculo basado en el libro homónimo de Yoseba Peña, junto a la actriz Iraia Elias y la bertsolari Nahikari Gabilondo.

Como productor ha trabajado con cantantes y grupos como Petti, Txuma Murugarren, Anje Duhalde, Jon Enbeita o Kokein.

También ha realizado obras teatrales como la opereta popular Lauaxeta (Maskarada, 2005), Otehitzari biriraka -junto a Mikel Urdangarin y Bingen Mendizabal- (Kukai-Tanttaka, 2006), Ohean (Maskarada, 2008) y Antártikako Lorea (Erre Produkzioak, 2010). Asimismo, en el marco de la celebración del 75 aniversario del bombardeo de Gernika, Rueda se encargó de la parte musical del espectáculo hemen gaude. En 2017 compuso la música de Lua Kastore (colectivo Ma) en colaboración con Aritz Aranburu y en 2021 creo la banda sonora del podcast de ficción Artxipielagoa (Ulu media), también en colaboración con Aritz Aranburu.

Actualmente es miembro del colectivo de creadores ZART junto a Harkaitz Cano, Elizabeth Macklin, Alain Urrutia, Oier Aranzabal y Mikel Urdangarin.

Rafa Rueda (Mungia, 1972) is a Biscayan Basque singer and guitarist, working in the pop-rock genre. In the 1990s and early aughts he was also lead singer with the bands Broken Bihotz and PiL.T. and, since 2015, has been a guitarist with the Zarautz band Lou Topet as well.

Rueda first came to wide notice as PiL.T.’s singer and guitarist, especially thanks to the hit song Hil da jainkoa (God Is Dead), but over the pastdecade and a half he has set metal aside and developed a solo career in pop-rock. As a matter of fact, he took advantage of a PiL.T. hiatus to record his first solo album, assisted by three other musicians: the PiL.T. bassist David Gonzalez, who has also worked with Berri Txarrak; the guitarist Joakin G. Pikaza, of the groups Ama Say and Zein?; and the drummer Borja Barrueta. Rueda titled this ten-song work Kea (Smoke; Metak, 2003). Removed from the sonic experimentation of the PiL.T. albums, on his first solo disc Rueda sought to undress the songs. He picked up on the influences of Jeff Buckley, Elvis Costello, and/or the Beatles in these songs.

Three years later came Saredun eskua (The Hand with the Net; Gaztelupeko Hotsak, 2006), his second album, but before that Rueda coordinated a disc in homage to the poet Estepan Urkiaga Lauaxeta:Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Eleven on the Hundredth: Lauaxeta 2005; Gaztelupeko Hotsak) A number of singers participated on the album, each setting to music a Lauaxeta poem, and Rueda was in charge of artistic production, in addition to composing and recording the song Kanta ariña (Light Song) for it. He recorded Saredun eskua, at the Katarain studio in Azkarate (Navarre), with the musicians from that anthology album—David Gonzalez, Rufo Urbina, and Mikel Azpiroz (of Lau Behi and Elkano Browning Cream)—and he turned to a number of friends for the lyrics: the writers Gotzon Barandiaran, Jon Benito, Kirmen Uribe, and Edorta Jimenez, the bertsolari Unai Iturriaga….

That same year Rueda returned to Katarain in Azkarate, along with the singers Txuma Murugarren and Petti, to record the three-handed shared disc Hauxe (This Very Thing; Gaztelupeko Hotsak). Each recorded two songs and collaborated on a seventh. Rueda’s: Hodeietan (In the Clouds) and a version of the traditional Basque song Boga boga (Row On).

With his third album, Rueda took up self-production. He recorded Zuhaitz okerretan gora noa (I’m Climbing in Crooked Trees; 2008) with musicians from the US, as a result of a friendship between the sound technician Jonan Ordorika and the bass player Fernando Saunders. In addition to the bassist from Lou Reed’s group, Rueda was accompanied by the cellist Jane Scarpantoni (who has worked with Reed, Bruce Springsteen, Sheryl Crow, Patti Smith, and others), the percussionist J. T. Lewis (Marianne Faithfull, Living Colour, Herbie Hancock, Reed…), and the sound artist Zeljko McMullen. And the Navarrese guitarist Joseba Irazoki (Atom Rhumba, Petti…) sat in as well. They chose the song Loturak (Links) to be the album’s single, and Mikel Clemente directed the music video. Among the disc’s ten tracks is a version of the song Paris 1919 by the Welsh musician John Cale (The Velvet Underground). 

Enaren geometria (The Geometry of Swallows; 2011) was Rueda’s fourth solo work. It revolved around the concept of ceaseless change, as Rueda explained at its launch. He recorded it, as usual, with Jonan Ordorika in Azkarate, but he reworked the grouping of musicians: Txus Aranburu and Arkaitz Miner (Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika…), Iban Urizar (Amorante, Andrakan, Cafe Teatro…), Jaime Nieto, and Rueda’s Pi.L.T. associate Jose Manuel Sampedro Xanpe. As with the previous disc, Rueda turned to self-production to bring it out, but in this case he offered it for sale only on his website and at concerts. Ez al dakizu (Don’t You Know) was this album’s single.

In 2017 he brought out the album Hiri kristalezkoa (City of Glass), a ten-song conceptual work about the concept of the city. A number of writers contributed lyrics: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza, and Leire Bilbao among them. The lyrics of one of the songs—Irina’s—are his own, however. On the album he relied on the work of musicians Jaime Nieto, Txus Aranburu, and Ander Zulaika and recorded it in the Elkar studio with Jon Aguirrezabalaga producing. 

His latest project, from 2020, is RUEDA (ZART), which from here on in will become his hallmark. Made up of eight songs that have as their foundation guitar, voice, and electronics, the disc contains poems—by Joseba Sarrionandia, Elena Olave, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Audre Lorde, Inge Müller, and Josu Goikoetxea—that Rueda made into songs with the collaboration of the Bilbao Chorale Association’s “Euskeria” chorale and, once again, the producer Jon Aguirrezabalaga.

Interspersed among the discs he recorded as a soloist, Rueda has participated in a number of performance pieces that united poetry and music. In 2003, in collaboration with Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal (Nahiko, Hertzainak), and the artist Mikel Valverde, he created the show Zaharregia, txikiegia agian (Too Old, Too Small, Maybe). Ten years later, the group reunited to create and stage Jainko txiki eta jostalari hura  (That Tiny Playful God). In 2010, Rueda and the writer Edorta Jimenez launched the show Haragizkoa (What’s Fleshly). Rueda set to music poems from Haragizko amoreak (Fleshly Loves, Susa), a book published that same year by Omar Nabarro—the heteronym Jimenez uses to sign his poetry—and, assisted by bassist Jaime Nieto and photographer Joseba Barrenetxea, they took the show on the road. Afterward, they documented the collaboration in a CD-book.

Additionally, Rueda participated in the offering Gabrielen lekua (Gabriel’s Place; 2013). An homage to the poet Gabriel Aresti, this show joins music, bertsolaritza, theater, and poetry, and, besides Rueda, Andoni Egaña, Alain Urrutia, Iraia Eliase, Ainhoa Alberdi, and Oier Guillan took part in it as well. 

The offering HARIAK (Threads) came in 2017, based on the eponymous book by the writer Yoseba Peña and staged with actor Iraia Elias and bertsolari Nahikari Gabilondo. As a producer, Rueda has worked with such artists as Petti, Txuma Murugarren, Anje Duhalde, Jon Enbeita, or the group Kokein.

Rueda has also composed for the theater: Lauaxeta herri opereta(Lauaxeta: A People’s Operetta; Maskarada, 2005); Otehitzari biraka (Words Around Oteiza; Kukai-Tanttaka Dance Company, 2006), with Mikel Urdangarin and Bingen Mendizabal; Ohean (In Bed; Maskarada, 2008); and Antartikako lorea (Antarctic Flower; Erre productions, 2010). He likewise handled the musical side of the show Hemen gaude (Here We Are), which was among the commemorations of the seventy-fifth anniversary of the bombing of Guernica. In 2017, in collaboration with Aritz Aranburu, he composed the music for the contemporary-dance–theater work Lua Kastore (Ma collective). In 2021, also with Aranburu, he composed the soundtrack for the fictional podcast Artxipielagoa (Archipelago; Ulu media).

Today, he is a member of the ZART creators’ collective, along with Harkaitz Cano, Elizabeth Macklin, Alain Urrutia, and Mikel Urdangarin.

Berriak

Nire Bloga

ARTXIPELAGOA_laukia_eitbpodkast-1

ARTXIPIELAGOA

“Artxipielagoa” fikziozko podcast seriea estreinatuko da egunotan, Ulu mediak ekoitzia…
Nire diskografia

Diskak

rueda-disko-azala
2020

Rueda

diska-hiri-kristalezkoa
2017

Hiri Kristalezkoa

diska-jainko-txiki-eta-jostalari-hura
2013

Jainko txiki eta jostalari hura

diska-gabrielen-lekua
2013

Gabrielen lekua

diska-enaren-geometria
2012

Enaren geometria

diska-zuhaitz-okerretan
2009

Zuhaitz okerretan gora noa

diska-saredun-eskua
2006

Saredun eskua

Merchandising

Denda

rueda-disko-azala

"Rueda" Diska

CD
16

kamisetak

"Rueda" kamiseta

S / M / L / XL
15

poltsa

"Rueda" poltsa

Kolore beltza
8

Beste Aukerak

Pack1 (CD + Kamiseta + Poltsa) 30
Pack2 (CD + Kamiseta) 25
Pack3 (CD +  Poltsa) 20
Pack4 (Kamiseta + Poltsa) 18

Salmenta prozesua

Produkturen bat erosi nahi izanez gero, erreferentzia eta kopurua adieraziz idatzi hona: merch@rueda.eus eta gu jarriko gara harremanetan zurekin ordainketa nola egin eta bidalketa prozesua azalduz.

Aurretik Pribatutasun politika irakurri duzula zihur egon.

Proceso de venta

Si quieres comprar un producto escríbenos a merch@rueda.eus con la referencia y unidades y nos pondremos en contacto contigo para explicarte cómo realizar el pago y el proceso de envío.

Asegúrese de leer la Política de privacidad de antemano.

Shopping rules

If you want to buy a product write to us at merch@rueda.eus with the reference and units and we will contact you to explain how to make the payment and the shipping process.

Make sure to read the Privacy Policy beforehand.

Ikusi

Bideoak

Hokusairen Olatua (Rueda, 2020)

Ihes puntua (Rueda, 2020)

Foto zaharrak (Rueda, 2020)

Little Cowboy (Hiri kristalezkoa, 2017)

Little Cowboy –  Zuzenean (Hiri kristalezkoa, 2017)

Jon (Hiri kristalezkoa, 2017)

Roy Batty (Hiri kristalezkoa, 2017)

Bilbaoko kaleak (Gabrielen Lekua, 2013)

Lagun 2 (Enaren geometria, 2012)

Loturak (Zuhaitz Okerretan gora Noa, 2009)

Argazkiekin zorretan (Zuhaitz Okerretan gora Noa, 2009)

Zer diote

Prentsa

Datak

Kontzertuak

URRIAK 16

Mungia (Olalde Aretoan)

URRIAK 24

Donostia (Victoria Eugenia Antzokian) 19:00tan

Azaroak 21

Larrabetzu (Hori bai)

Azaroak 24

Iruñea (Katkrak aretoa)

Abenduak 11

Laudio (Faktoria)

Hitzegigun

Kontaktua

Kontaktu zuzena

info@rueda.eus

Kontratazioa eta komunikazioa

+34 669 725 334
management@zart.eus

ZART kolektiboaren barne

Argazkiak: Oier Aranzabal